Bakio Surf Taldea
25 urteko istorioa duen herriko surf elkartea gara. Urtero gure bazkidei esker proposamen eta helburu desberdinak lortzen saitzen gara.
BST surfa sustatu, gure hondartza eta ingurumena defendatu eta aldi berean belaunaldi ezberdinen arteko komunitatea sortzeko helburuarekin jaio zen.
25 urte martxan!
Hasiera hunkigarria izan zen, taldeko surfaren oinarriak finkatzea lortu genuen. Urte itzel horietan 400 izen emate baino gehiago batu ziren gure elkarte erregistroan.
Ordutik, beti gogoratuko ditugun momentu ahaztezinak bizi izan ditugu: Herri txapelketak, “Puerto Classic”-ak, txosnako txandak, txokoko asanbladak, hondartza garbiketak, surf danontzat jaurnaldiak, filmak, kontzertuak, etab.
Ekitaldiak
Urtero zenbait ekitaldi egiten ditugu Bakion. Jaurnaldi hauen artean surf txapelketak dira nagusi: udaberriko eta udazkeneko lokalak, bst eguna eta puerto classic-a.
Baina horrez gain, herriko jaietan txalupa jaitsiera gidatu, txosna antolatu eta herriko giroan parte hartzen dugu. Hondartza zaindu eta defendatu behar duen elkartea gara, horregatik urtero hondartza garbiketak prestatzen ditugu.
Orain dela 10 urte, surfa sustatzeko konpromisoa handitu nahian, zenbait erakunde sozialekin elkarlanean hasi ginen, surfa denontzat dela erakutsiz. Horrela, Euskal Herriko Down Sindroamearen Fundazioko lagunak urtero bisitatzen gaituzte gurekin olatuetan murgiltzeko.
Arpidetu gure Newsletter-era.